COLLAGE
Giza-balioak eta naturarekiko errespetua bultzatzen dituen ipuin-sorta honetan hitza, ipuina, mugimenduak, soinuak, txotxongiloak eta neska-mutilen berezko fantasia dira protagonistak.
Oraingoan txotxongilo ikuskizunean Printzesa Sagutxoa aurkezten dugu. Printzesak ikusiko du bere aita, sagutxoen erregea, munduko pertsonaiarik ahalguztidunaren bila joaten, berarekin ezkon dadin.
Ikuslegoa: 3 - 9 urte bitarteko neska-mutilentzat (Galdetu beste adinetakoentzat)
Hizkuntza: Emanaldiak euskaraz edo gaztelaniaz izango dira.
Iraupena: 55 minutu gutxi gorabehera, honela banatuta:
- Ipuin Kontaketa: 40 minutu.
- Txotxongilo-ikuskizuna: 15 minutu.
Txotxongilo ikuskizunaren ezaugarriak
Txotxongilo mota:
Teknika: argi -beltza
Betebehar teknikoak
- Muntaia ia edozein aretotan egin daiteke
- Argindar gunea
- Iluntasun osoa (ezina bada, jakinarazi)