ROSA MARTINEZ Konpainia

ROSA MARTINEZ Konpainia Bizkaitarra 2000ean sortu zen, BIHAR taldean bederatzi urte eman ondoren, haurrei eta familiei zuzenduriko txotxongilo-antzerkian aritzeko asmoz. Ordutik ez dio antzezleari utzi eta hamar lan estreinatu ditu. Guztietan antzerkia, txotxongiloak, musika, ipuinak eta neska-mutilen berezko fantasia protagonistak direlarik.

Mota ezberdinetako txotxongiloak, teknikak eta gaiak landu ditu urte hauetan, kultur-etxeetan, eskoletan, antzokietan nahiz liburutegietan, neska-mutilentzat eta familiarentzat, euskeraz zein gaztelaniaz, ipuin klasikoak eta garaikideak, dibertigarriak eta esanguratsuak.

Gauregun bederatzi ikuskizun antzezten ditu. Bere azken estreinua, "Etxean Goxo", bere 20 urteak txotxongilo munduan ospatzeko sortutakoa, aretoetan zein antzokietan burutu daiteke bi formatuei esker.

Euskadiko eta Nafarroako programazioetan aritu da gehienbat. Hala ere, Europako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdi batzuetan parte hartu du.

UNIMA ( Txotxongiloen Nazioarteko Batasuna Elkartea) -ko kidea da 1992etik.

Data esanguratsuak:

2000ean "Rosa, ipuin bat kontaidazu. Hiru lumak" txotxongilo ikuskizuna estreinatu zuen.

1998 - 2004 Ametsen konpainia, TELESKOPIO Antzerki Taldeko kide-sortzailea da. "Eki Eguzkia" eta " Abentura bat Hegan" estreinatu zituzten musikalak dira.

"Collage" izeneko lana aurkeztu zuen 2002ean.

2004eko abenduan lehen aldiz eskeini zuen "Beti Lagun" ikuskizuna.

2006an "Rosa in Storyland. Ipuinen lurraldean" estreinatu zen.

"Hala Bazan" 2007ean sortu zuen, lanaren hazia Gasteizko eskolek egindako enkarguzko lana izan zen. Hurrengo urtean beste ikuskizun berri bat prestatu zuen Gasteizko ikastola eta ikastetxeentzat.

2009tik kolaborazioak egiten ditu TXOTXONGILLO taldearekin eta IMPROMPTU musika taldearekin.

2012ean "Etxean Goxo" ikuskizuna estreinatu zuen, 20 urte hauetan hartutako heziketa eta esperientzia batuz.


©copyright Rosa Martinez 2013