• Sinopsia
  • Fitxa Teknikoa
  • Bideoak/Argazkiak

HALA BAZAN

Lukas untxiak sukaldaria izan nahi du, Ulises arratoia Ilargira joateko prestatzen ari da, Dubi igelak printzea dela amets egiten duen bitartean eta  Pitxi  herensugetxo bihurriak amona Blasi ezagutzen du. Hauexek dira Hala Bazan ikuskizunean ezagutu daitezkeen zenbait istorio. 

Ipuin atseginak, gonbidatzen gaituztela mundu hobeago bat egitera,  giza balioak  eta naturarekiko errespetua ardatzak izanik.

Haurrek gogoz hartzen dituzte kanta eta dantza alaiak, txotxongiloak eta istorioak.


Ikuslegoa: 3 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta

Hizkuntza: Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz antzeztuko dira.

Iraupena:
Saioak 50 minutu iraungo du gutxi gorabehera.
Muntaketarako irupena: ordu bat
Ez-muntaketarako iraupena: 75 minutu

Txotxongilo-antzerkiaren ezaugarriak: Esku-Txotxongiloak eta "Muppet" motatako txotxongiloak erabiltzen dira. Mahai gainean agerian eta argi beltza teknikak erabiltzen dira, ipuinaren arabera.

Beharrizan teknikoak:
Antzeztokia: Lana formatu txikitan aurkezten da, ekitaldiak antzokietan, eskoletan, kultur etxeetan nahiz liburutegietan erraz antolatu ahal izateko.
Gutxienezko neurriak: 3m. x 3m. x 3m.
Argi indar gunea
Iluntasun osoa

© Rosa Martinez 2013