• Laburpena
  • Fitxa Teknikoa
  • Fitxa Artistikoa
  • Bideoa/Argazkiak

Noraren Sekretua

Nora neskatila atsegina, alaia eta bihotz handikoa da. Bere eguneroko bizitza lasaia eta xaloa bere amama Maritxurekin eta Aingeru bere lagun leialarekin igarotzen du. Amamarekin bizi da gurasoak atzerrira joan direlako lan aukera hobeagoak lortu nahian. Aingeru lagun ameslari hutsa eta txoriburua izateaz gain Noraren ikaskidea da, eta jokoak eta abenturak konpartitzen dituzte.

Bere bizitza guztiz aldatuko da Gotzon ikaskide berria agertzen denean. Harroa, maltzurra eta fanfarroia den Gotzon mutilak Noraren mundu baketsua hankaz gora jarriko du.

Zoritxarrez Nora egoera latz horri bakarrik aurre egiten saiatuko da, zenbait jazarpen egoera normaltzat hartuko du eta bere oinazea laguntza eman ahal diotenei kontatu beharrean, ezkutuan gordeko du.Baina sekretuek zenbat eta ezkutuago gorde nahi, orduan eta gehiago bilatuko dute agerian geratzea. Eta Norak isilean gordetzea ez dela arazoen irtenbidea ikasiko du.

Ikuskizunak eskola-jazarpenaren arazoa islatu nahi du modu “lorgarrian eta atseginean”, beti ere azpimarratuz jokaera gaitzesgarri hauek gizarte osoan sortzen dituzten ardura eta errefusa.

Noraren Sekretua txotxongilo-antzezlan honetan mahaiko txotxongiloak erabiltzen dira, hau da, gainazal altu baten gainean mugitzen dira eta garondoan duten komando baten bitartez ematen zaie bizitza. Kanpotik oihalezkoak dira eta barrutik zurez eginda daude. Ikuskizunerako bereziki konposatutako musikak laguntzen ditu istorio honetako lau pertsonaiak, kantak zuzenean abesten direlarik.

Ikuslegoari dagokionez, adin-tarte zabalari zuzenduta egon arren, 5-9 urte bitarteko neska-mutilei gomendua da bereziki.


Iraupena:
Saioak 50 minutu iraungo du  gutxi gorabehera
Muntaketarako iraupena: 2 ordu (gutxienez).
Ez-muntaketarako iraupena: ordu bat.

Txotxongilo-mota:
Mixta.

Teknika:
Mahai baten gainean gauzatzen da obra.

Ikuslegoa:
Ikuslegoari dagokionez, adin-tarte zabalari zuzenduta egon arren, 5-9 urte bitarteko neska-mutilei gomendua da bereziki.

Hizkuntza:
Saioa Euskaraz edo Gaztelaniaz taularatuko da.

Beharrizan teknikoak:
Iluntasun osoa.
Rider eskatu.
Gutxienezko neurriak: Altuera: 2.65m. Sakonera: 3,75m. Hondoa: 3m.


Zuzendaritza: Rosa Martínez.

Antzezlea: Rosa Martínez.

Testua: Rosa Martínez.

Kantak Euskaraz: Libe Arenaza.

Musika, Kantak & Produkzioa: Carlos Fregtman.

Txotxongilo-egilea: Jaione Mardones, Rosa Martínez.

Eszenografia: Rosa Martínez.

Jantziak: Jaione Mardones.

Kartela: Juan Antonio Martino.

Argazkiak: Ángel Díez.

Diseinu Grafikoa: Óscar Relloso.

© Rosa Martinez 2020