• Laburpena
  • Fitxa Teknikoa
  • Bideoa/Argazkiak

Beti Lagun

Lagunen arteko harremanei buruzko istorioa da.
Bidaia magikoa itsasora eta mendira.

Emanaldia Interneten bidez munduko edozein txokora iritsi gaitezela adierazten hasten da. Oraingoan, Burbuia olagarroari itsasora lagunduko diogu, ezezagunari beldurrik ez izaten eta, aldi berean, kontuz joaten ikasiko du abenturazale txiki honek; geroxeago Roberto hartzarekin eta Fox azeriarekin batera mendira joango gara eta nola lagunduko dioten elkarri ikusiko dugu.


Txotxongiloak, kantak eta haurren parte-hartzea dira ikuskizun honen osagai nagusiak.


Soinu banda originalaren egile eta interpretea Carlos Fregtman da.

Antzezlea Rosa Martinez da.

Txotxongilo-motak: “Muppet”, eskukoak eta hagaxka-txotxongiloak.

Ikuslegoa: 2-8 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago.

Hizkuntza: Saioa euskaraz edo gaztelaniaz taularatuko da.

Iraupena: Saioak 55 minutu iraungo du gutxi gorabehera.
Muntaketarako iraupena: ordu eta erdi.
Ez-muntaketarako iraupena: ordu bat.

Beharrizan teknikoak:

*Leku itxia, iluntasun osoa ahal bada.

*Gutxienezko neurriak: Altuera: 2,5 m. Sakonera: 2,5 m. Zabalera: 3 m.

*Potentzia: 3.000 W.



© Rosa Martinez 2018