• Laburpena
  • Fitxa Teknikoa
  • Fitxa Artistikoa
  • Bideoa/Argazkiak

ETXEAN GOXO

Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi aparta honek etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin.

Hala ere, ahaleginak eta bi egin beharko ditu gure protagonista atsegin eta gogotsu honek bere burua maskota bezala ikusi ahal izateko.

Maitasuna denontzat dago munduan, arratoi txiki batentzat ere bai.


Ikuslegoa: 3 urtetik gorako neska‐mutilei zuzenduta dago.

Hizkuntza: Saioa Euskaraz edo Gaztelaniaz taularatuko da. Antolatzaileek erabakiko dute.

Iraupena: Saioak 50 minutu iraungo du gutxi gorabehera.

Muntaketarako iraupena: 3 ordu.

Ez‐muntaketarako iraupena: ordu eta erdi

Txotxongilo‐mota: “ Muppet “ motatako txotxongiloak erabiltzen dira.

Beharrizan teknikoak.
Iluntasun osoa.
Argi‐teknikari bat
Erraiderra eskatu
emaila bidaltzen helbide honetara:
rosamaria.mtz@gmail.com

Gutxienezko neurriak: Altuera: 2.65 m Sakonera: 3m. Zabalera: 3m.


Antzezlea / Txotxongilolaria: Rosa Martinez

Musika: Carlos Fregtman

Txotxongiloak: Axtell

Eszenografia eta jantziak: Jaione Mardones / Rosa Martínez

Gidoia: Mª Ángeles Gutiérrez / Rosa Martínez

Argiztapen Diseinua: José Ramón Millán

© Rosa Martinez 2018