ROSA IPUINEN LURRALDEAN
Ipuin antzeztu honen xedea neska-mutikoak ingelesarekin harremanetan jartzea da, betiere haurrak jolas-giroan murgilduz. Lana formatu txikian aurkezten da, ekitaldiak eskoletan, kultura-etxeetan nahiz liburutegietan erraz antolatu ahal izateko.
Ulermena samurtze aldera, titiriteroak saio edo agerraldi bakoitzaren aurretik azaltzen du zer gertatuko den, antzezpena ingelesez baita oso-osorik.
Rosa in Storyland, Ipuinen lurraldea proposamen hezigarri oso, elebidun, arin eta jostagarria da. Ezaugarri horietatik abiatuta, ikusle gaztetxoek laneko protagonistari jarraituko eta lagunduko diote egoera batetik bestera. Haurrek gogoz parte hartzen dute jolas, dantza eta abesti alaietan, ezagutzen baitituzte lurralde harrigarrian bizi diren animalia eta izaki fantastiko gehienak.
Obra hau 1949. urteko Bugs Bunny in Storyland marrazki bizidun klasiko ospetsuan oinarritutako egokitzapena da. Lan horretatik hartu eta txotxongiloen mundura ekarri dira Mel Blanc bikoizketa-maisu paregabeak sortutako jatorrizko ahotsak.
Ikuslegoa: 3 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta
Hizkuntza: Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz antzeztuko dira.
Iraupena:
Saioak 50 minutu iraungo du gutxi gorabehera.
Muntaketarako irupena: ordu bat
Ez-muntaketarako iraupena: 75 minutu
Beharrizan teknikoak:
Antzeztokia: Lana formatu txikitan aurkezten da, ekitaldiak antzokietan, eskoletan, kultur etxeetan nahiz liburutegietan erraz antolatu ahal izateko.
Gutxienezko neurriak: 3m. x 3m. x 3m.
Argindar gunea